Gertu dugu egun handia. Larunbatean, maiatzaren 17an izango da Irurako Ikastolaren eguna. Festa giroan ospatuko dugun eguna. Ekintza ezberdinez osatu da egitaraua aurten ere.
Ataria
Albisteak
Hurrengo maiatzaren 11ean izango da Seaskak antolatutako Ikastolen urteko lehen jaia. Urtero bezala Senperen izango da eta Galtzaundik autobusa antolatu du bertara gerturatzeko.
LHko 1.ziklokoak hiru txokotan banatutako ekintzekin jarraitu zuten: paraxuta, pultserak eta jolasak.
Gaurko eguraldia aprobetxatzeko, Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3.mailak Laskibar auzora gerturatu dira.
Badator aurtengo Euskaraldia ere! Elkar mugituz egingo dugu lelopean, hasiko da ekimena, maiatzaren 15ean.
Lehenik eta behin, ESKERRIK ASKO beste urte batez Eskutik Eskura kanpainarekin bat egin duzuenoi baina baita lehen aldiz eskaera egiteko pausoa eman duzuenoi ere! Egin duzuen hautuari esker denontzako onuragarria den elikadura-eredu berri bat indartzen ari zarete, ekoizleak, herritarrak eta gure lurra babestea helburu duena.
Kanpainan eskatutako produktuak Aste Santu ondotik hasi eta maiatza bukaera bitartean helduko dira Euskal Herriko txoko guztietara.