Agenda 21

ESKOLAKO AGENDA 2030

1992an Rio de Janeiron egindako Nazioarteko Konferentzian, 175 herrialdek sinatutako XXI. mendean aurrera eramateko ekintza plana da AGENDA 21. Plan honen helburu nagusiena, Lur planetan bizitzeko sistemak zaintzea eta etorkizuneko belaunaldiei bertan bizi ahal izateko eta erabiltzeko moduan uztea da.

Urtero, Tolosaldeako herrietan komuna izango den gai bat aukeratzen da. Helburua beti ere, Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertu eta hobekuntzarako proposamenak martxan jartzea izango delarik.

Ikastolan, urteroko gaiaren lanketa fase ezberdinetan banatzen da:

1.- Antolamendua eta planifikazioa: ikasturteko GAIAREN aukeraketa eta koordinatzaileen prestakuntza saioak.

2.- Sentsibilizazio eta motibazioa: guraso, klaustro, ikasle eta batzorde desberdinei gaiaren aurkezpena.

3.- Diagnostikoa: gai konkretuari buruz, ikastolaren  benetako abiapuntua zein den zehazten da (galdetegiak, behaketak,...bidez).

4.- Ekintza plana: gaiari buruzko hobekuntza-helburuak lortzeko gauzatuko diren ekintzen multzoa (ikerketak, irteerak, neurketak, inkestak, erakusketak, eztabaidak,...)

5.- Komunikazioa eta ebaluazioa: udal foroak, klaustroa, gelaz-gelako komunikazioa, txoko-berdea,...

Lanketa oro har H.H. eta L.H. etapetan gauzatzen da. Ikastola osoak hartzen du parte.

Aurten Tolosaldeako Ikastola eta ikastetxeek landuko dugun gaia Ikastetxe Iraunkorra Herri Iraunkorrean da eta Garapen Iraunkorreko Helburuen lanketarekin ere hasiko gara.                                                          

 

 

Bideoa