URTERO BEZALA LH1eko IKASLEEK PRESTATU DUTE SUPER DENBORAREN MAKINA. 

ZEIN ONGI PASA DUTEN PRESTAKETETAN ETA GAINERA ZORAGARRIA GERATU DA! 

BIDAIATU NAHI??? BA SARTU BLOGEAN ETA IKUSI-IKUSI.

LH3 eta LH4ko ikasleak azken asteetan Gau Beltzaren aitzakiarekin edalontziaren jolasa ikasten aritu dira.

Grabatzeko tarte bat hartu dute eta hemen duzue ikusgai.

Zuek ere egin nahi duzue?

 

Gaur, Maribel Aiertza idazle bizkaitarra izan dugu Ikastolan. 
LH2 ko ikasleak berarekin egon dira solasean, gozo-gozo, bere lana eta
liburuei buruz. 

LH6ko Alize eta Nora izan dira EUSKARALDIARI ongi etorria egitearen arduradun. Goizeko musika tartearen ostean, gutuna irakurtzeaz arduratu dira. Aldi berean, Euskaraldian parte hartzera gonbidatu gaituzte guztiak.

GEHIAGO, GEHIAGO, GEHIAGOREKIN lelopean eman diogu hasiera kanpainari.

Aurtengo ikastolen jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina jarri zen martxan ostiralean.

 

EAE mailan aitzindaria den ikerketa burutu du Onintza Rojas Olazabal donostiarrak. Gutxi barru aurkeztuko ditu eskualdeko hamahiru jantokietan egindako ikerketaren emaitzak, Tolosaldeko Lehen Hezkuntzako eskoletako jantokien egoeraren analisia, xahututako elikagaien estimazioa eta alternatiben azterketa memoria idatziarekin batera.

elkarrizketa osoa ikusteko

JOAN DEN ASTEAN, EGURALDI ONA EGIN ZUEN BATEAN, MERENDERORA JOAN ZIREN HH1eko IKALEAK. BERTAN ADARRAK BILDU ZITUZTEN, ETA BIDE BATEZ HOSTOEKIN JOLASEAN ARITU ZIREN. 

EDERKI IBILI ZIREN BAI!!

LH4ko ikasleak EKI-ko lehen gaiak ezagutzen ari dira. Oraingoan, lizuna deskonposatzailetako bat dela ikasi dute, baina, deskonposatzaileak zer dira, onak? txarrak?

Egun batzutako azterketaren ostean, ondorioak ateratzeko gai izan dira ikasleak.

Guztiak bildu eta deskonposatzaileen inguruko hormairudia osatzea lortu dute.

 

Gai berriari hasiera eman diote LH3ko ikasleak: EGIPTO

Txoko Zuria gelan eduki ezin dugun arren, etxean dituzten gauzak erakutsi eta aurkezteko aukera izan dute.

Gauza pila ekarri dute ikastolara lagunei erakusteko!

Orriak