ISPILUARI BEGIRA TAILERRA, Uema

Ostegun arratsaldean, LH2-ko ikasleek UEMAKO Anerekin "ispiluari begira" tailerra burutu zuten.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bigarren urtez, tailer hau burtzeko aukera eskaini digu.  UEMA garatzen ari den HEDATU hezkuntza proiektuaren baitan kokatzen da Ispiluari Begira tailerra; Irurako ikastolak parte hartzen du hezkuntza proiektuan. Saio honen helburua izan da arnasguneen garrantziaz ohartzea, eta gurasoek hizkuntzaren garapenean duten eragina ikustea. Bestalde, tailerraren bidez bilatu nahi izan da umeek hausnartzea beraien hizkuntza hautuez zein ohiturez eta aldaketarako pausoa ematea.

BIDEOA IKUSGAI