Hedatu arnasguneen eta hizkuntza ekologiaren inguruko proiektuaren baitan, LH2ko ikasleak euskararen inguruko tailer bat jaso zuten abenduaren 2an. Saioan haurrek beraien inguru hurbilean zein hizkuntza erabiltzen eta entzuten dituzten identifikatu zituzten. Egunerokoan ohikoak diren hiru gune eraman zizkieten muraletan marraztuta eta horietan zein hizkuntzatan aritzen diren adierazi zuten koloreen bidez.
Hemen ikus dezakezue bideoa.