Skip to main content

Albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.

Iaz sortutako "familiak eleaniztasunean" proiektuaren jarraipena emateko aurten FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN izenburupean bi saio izango dira. Azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, etxetik nahiz ikastolara bertaratu egiteko aukera eskainiko dira.

Datorren astean, arratsaldero, 16:00etatik-17:00ak bitarte, ikastolako patioan postua jarriko da. Gogoratu, eskaerak azaroaren 20a baino lehen egitea!!

Mende erdi bete dugu! 50 urte hauetan komunitate sendoa osatu dugu eta indarberriturik aurrerantzean ere, jarraituko dugu, txikitik HERRIA eraikitzen. Urteurren berezi honen harira prestatutako arropa katalogoa duzue hau, gure nortasuna eta elkartasuna harrotasunez janzteko aukera. Ikusi eta aukeratu. Jantzi gure Ikastola, jantzi HERRIA!

Bere urtebetetze eguna, azken eguna izan da. Ikastolako ikasle eta langileok eskerrak emateko eta agurtzeko tarte bat hartu dugu.

Izan zoriontsu bizitzako etapa berrian!!

DBH-n hasiko da ahalduntzera bideratutako ikaste esperientzia berriaren inplementazioa datorren ikasturtean. “Mundu digital batean bizitzeko, digitalki ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu”, nabarmendu du Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza zuzendariak.

Igandean izan zen, Irura moretuzek antolatutako v.azoka. Aurten, Irurako Ikastolaren 50.urteurreneko arropa eta materiala ere eskaini zen bertan. Gainera, taloen postura ere jende dezente gerturatu zen.

Igandean, urriaren 25ean, 11:00etatik aurrera Irurako plazan izango den EMAKUME ARTISAUEN II.AZOKAN parte hartuko dugu. Gerturatu eta gozatu!

Bertan, beste herri eta lurralde batzuetan garatutako egitasmo eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dira, hausnarketarako eta etorkizunerako inspirazio iturri izatea espero da.

Aurten ere, seaska egutegiak erosteko aukera eskainiko da ikastolatik urriaren 31a bitarte.