ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
IRURAKO IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Zilar kalea 1 - 20271 Irura. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 69 43 74. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: irura@ikastola.eus
irurakoikastola.eus domeinua IRURAKO IKASTOLArena da.
2. ZER DA IRURAKO IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Orain irurakoikastola.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta IRURAKO IKASTOLAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. IRURAKO IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau IRURAKO IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak IRURAKO IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo IRURAKO IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta IRURAKO IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, IRURAKO IKASTOLAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
IRURAKO IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, IRURAKO IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, IRURAKO IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, IRURAKO IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango IRURAKO IKASTOLAk edo IRURAKO IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean IRURAKO IKASTOLAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
IRURAKO IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta IRURAKO IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, IRURAKO IKASTOLA-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.
⦁ Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Arduradunaren nortasuna: IRURAKO IKASTOLA
IFZ: F20086583
Zilar kalea 1, Irura 20 271
Tel: 943 69 43 74
irura@ikastola.eus
⦁ Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:
⦁ Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko;
⦁ Kexa eta iradokizunen kudeaketa aurrera eramateko;
⦁ CV eta lan-poltsaren kudeaketa;
⦁ Gure aktibitateei buruzko informazioa eskaintzeko;
⦁ Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
⦁ Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.
⦁ Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?
Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.
Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean
⦁ Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.
⦁ Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?
IRURAKO IKASTOLA-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo irura@ikastola.eus-ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:
⦁ Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak Ikastolaren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
⦁ Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
⦁ Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
⦁ Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
⦁ Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko. Kasu horietan, IRURAKO IKASTOLA-k erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu.
⦁ Datuak transferitzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.
⦁ Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu.
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo IRURAKO IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.