Skip to main content

Zerbitzuak

Eskola kirola

Gipuzkoako Foru Aldundiak arautu eta ikastetxeok koordinatzen dugun programa. Eskola orduetatik kanpo gauzatu eta bailarako herrietara mugatzen da

Haur txokoa

Begiralea arduratzen da Haur Txokoko ikasleak 9:00etarako beren geletan uzteaz.

Izen emateko edo informazio gehiagorako idazkaritzara deitu.  

Ordutegia: 7:30 edo 8:00etatik,   9:00etara.

Jangela

Eskola-jangelako esperientzia berri bat.

Ia konturatu gabe ikasi, ondo pasatu eta ohitura onak hartzen dituzte haurrek. 

Ekinfoodi esker, jangela ikasgela bihurtzen da. Bertan txikienek, era dibertigarri eta ludikoan, mahai heziketa ikasten dute eta jangela garaian duten partaidetza areagotzen dute.

Oreka nutrizionala bermatzen dugu razioak bazkaltiarraren adinera egokituz. Elikadura ohitura egokiak ikasteko toki egokia egiten dugu jantokia.