Skip to main content

Sahararako janari eta produktu bilketa

Aurreko urteetan bezala, Otsailaren 4 arte, Irurako Ikastolako sarreran Sahararako BILKETA burutuko dugu.

sahara

BILKETA egiteko garaia iritsi da, otsailak 4 arte lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak,  haurrentzat eta helduentzako pixaohialak eta eskola materiala bilduko ditugu. Dena antolatu ondoren lehen bait lehen saharar errefuxatu kanpamentuetara bidaliko dituzte, han biztanleen artean banatu dezaten.

BILKETA Irurako Ikastolako sarrera nagusian egingo dugu.

ANIMATU!!!

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.