Ostiral arratsaldean, euskal tradizioak jarraituz, Santa Ageda bezpera ospatu genuen Ikastolan.
Artzain eta artzain-andre jantziak soinean jarri eta makilen laguntzaz arratsaldea girotu genuen. Kopla berriak eta urteroko abestiak gogoratzeko tartea izan genuen. Amaitzeko txokolatezko ogitartekoak banatu ziren.