Skip to main content

Zorionak Joseba Larrauri!

Submitted by lalonso on Or, 02/11/2022 - 12:10

Joseba Larrauri irurarrak urrea lortu zuen, 200 metroetan 21,53 segundorekin pasa den asteburuko Euskadiko Txapelketan.

Absolutu mailako pista estaliko Euskadiko Txapelketa izan zen jokoan, pasa den asteburuan, Donostian. Bertan, Joseba Larrauri irurarrak urrea lortu zuen, 200 metroetan 21,53rekin, eta horrekin batera Gipuzkoako 23 urtez azpiko marka berri bat lortu du, 38 urtez Valentin Rocandio entrenatzaileak zuen 21,73ko denbora gaindituz.

Joseba Tolosa CF Atletismo taldeko korrikalaria da, eta 19 urte bakarrik baditu ere, ibilbide bikaina osatzen ari da. Pozgarria da, bere lanari esker, Irurako gazte  bat horrelako kirol mailara iritsi dela ikustea.