Skip to main content

Heziketa afektibo-sexuala eta hezkidetza lantzeko gurasoentzat tailerrak

Submitted by lalonso on Og, 10/13/2022 - 09:55

Anoetako eta Irurako Ikastolok ibilbide bat egina dugu dagoeneko Sexune Taldearekin, heziketa afektibo-sexuala eta hezkidetza gaiak modu integralean lantzen, ikasleekin, familiekin eta irakasleokin.

Ikasturte honetan lanketa horrekin jarraituko dugu, eta horren baitan formazio saioak antolatu ditugu gurasoentzat, Sexune taldeko adituek gidatuta. 
Formazio saio edo tailer hauek seme-alaben adinaren arabera sailkatu ditugu: 0-7 urte bitarteko gurasoentzat alde batetik, 8-12 urteko gurasoentzat bestetik eta DBHko gurasoentzat azkenik.

Izen ematea ondorengo hemen egin dezakezute.