Skip to main content

Kaldereroak Iruran

Azken bi urtetako egoera berezia gainditu ondoren, aurten IRURAKO KALDEREROAK berreskuratu nahi dira guztion artea. Horretarako herritar oro gonbidatu nahi dugu OTSAILAREN 10ean, arratsaldeko 18:00etan plazara jantzita gerturatzea.

txapela

Egun hau polita eta txukun geratzeko otsailaren 1ean, asteazkenean eta 6ean astelehenean entsaioak antolatu ditugu Ikastolako aterpean 16:30etan. Egun hauetan bakoitzak bere zartagia ekartzea komeni da. 

 Entsaio hauek haur eta helduentzat izango dira.

 

ANIMATU!!

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.