Skip to main content

Santa Ageda bezpera Irurako kaleetan

Larunbatean, Santa Ageda bezperako koplak abestera atera ginen Irurako kaleetan zehar.

santa

Taldetxo polita elkartzea lortu genuen eta makilak ederki astindu genituen. Ibilbidearen erdialdean Okindegikoek emandako boilo eta txokolateari esker indarrak errekuperatu genien DBH-koekin elkartu eta azken txanpa egiteko. Goizari amaiera plazan eman genion, eta LH6koek bidean zehar sortutako bertsoa ere entzun ahal izan genuen. 

Argazki gehiago ikusteko egin KLIK.

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.