Azken bi egun hauetan Lehen Hezkuntzako hainbat gelek irteerak burutu dituzte.
Astelehenean, Irura eta Anoetako LH1 eta LH4ko ikasleak Eureka zientzia museoan izan ziren. Bakoitzak bere tailerra burutu zuen eta Anoetako lagunekin harremanak indartzeko ere aprobetxatu zuten.
Asteartean aldiaz, LH3koak Pagoetako Parke Naturalera egin zuten irteera oraingoan ere Anoetako Herri Ikastolakoekin. LH6ko ikasleak berriz, Eureka Zientzia museoak eskaintzen duen Lego tailerra burutu zuten. Oso balorazio positiboa egin dute robotikarekin lotura duen tailer honetaz.
LH5eko ikasleak ere, eguraldia aprobetxatuz Laskibarrera goiz pasa egin zuten. Bertan jolas eta kirol ezberdinetan aritu ziren eta taldea indartzeko balio izan zien. Goiz polita pasa zuten.