Skip to main content

EUSKARA GEHIAGO, sinadura bilketa

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura kanpaina bat abiatu du Hezkuntzak euskara gehiago behar du leloaren pean.

Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, kanpaina honekin bat egitea erabaki du eta berau ikastolak kanpainan parte hartzera animatzea.

SI

Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:

  • Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  • Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  • Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Sinadura bilketa 2023ko irailaren 12tik urriaren 15era luzatuko da, eta 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek sinatu ahal izango dute eskaria, bi modutara: presentzialki, sinatzeko jarriko diren mahaietan edo https://euskaragehiago.eus/  webgunean online. Pertsona bakoitzak behin bakarrik sinatu ahal izango du eskaria, izen-abizenak eta nortasun agiria adieraziz.

 

SINATZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.