Skip to main content

Jolasaren garrantzia haurrengan

Submitted by lalonso on Ar, 11/14/2023 - 13:21

Ikasturte honetan HH-ko irakasleak jolasaren garrantziaz hausnartzen ari dira.

Haurregan jolasak duen onura aztertzeko eta hausnarketarako tarteak hartzen ari dira adituen laguntzarekin gure ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleak. Gai honen inguruan lan egingo dute urtean zehar. Lehen txanpan jolasaren helburuak eta onurak identifikatu dituzte, eta horretarako gure txikiengan arreta jartzea da ebidentzia aberatsena.

- Jolasak bizitza osorako oinarria sendotzen du.

- Adimena hobetzen du.

- Pentsamendu sortzailea sustatzen du.

- Emozien erregulazioan laguntzen du.

- Osasun fisiko eta mentala hobetzen du.

- Autoestima handitzen du.

- Komunikazioa, hiztegia eta hizkuntza garatzen laguntzen du.

- Munduaren berri dute jolasaern bitartez.

- Gaitasun sozialak hobetzen laguntzen du.

Image
hh2

Hemen bideoa ikusgai