EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNARI indarra emateko, abenduaren 1ean ospatuko dugu jai hau.
Goizean, LH-ko ikasleek gonbidatu bereziak izango dituzte eta ondoren bertso emanaldia izango da LH5 eta LH6ekoen eskutik.
Arratsaldean 15:30ean hasiko da ospakizuna musikaz girotua, dantza emanaldiaren ostean herriko Eguzkigoxo abesbatzarekin abestuko dugu eta amaitzeko txokolatada ederra dastatzeko aukera izango dugu.
Norberak bere edolontzia ekartzea gonbidatzen zaituztegu.
16:30ean udalak haurrentzat antolatutako antzerkia izango da. 19:00etan aldiz helduentzat bakarrizketa.
Abenduaren 2an, larunbatean, babarrun jatea eta bertsolariak izango dira.