Ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen giro ezin hobean.
Goizean Jon Caban munduko joku olinpikoetan parte hartukok duen ikasle ohia eta Maria Lasa korrikalarien bisita izan genuen. Elkarrizketa interesgarria izan genuen beraiekin. Ondoren LH5ekoek bertsoak abestu eta Arikala proiektuaren aurkezpena egin ziguten. HH-koek, Argitxo ibiltaria izan zuten bisitan bere ipuin eta guzti.
Arratsaldean aldiz, dantzan eta Irurako Onintza abesbatzarekin kantuan aritu ginen frontoian. Amaitzeko, txokolatada ederra dastatu genuen bertara gerturatu ginen guztiok.