Gaur goizean, Ni Zu = proiektuko partaidea izan dugu ikastolan. Atzegi elkarteko kideak LH6ko ikasleei aurkezpen bat eskaini die bisita burutu aurretik.
Desgaitasunari buruzko sensibilizazio lantzeko saioak dira hauek. Udaberrian burutuko dute Gureak tailerrara bisita eta desgaitasuna duten pertsonek ere lan egiteko gaitasuna dutela ikusteko aukera izango dute.