Urtarrilaren 18an, AZKEN GALDERA AMARI, ipuinaren aurkezpena eskainiko du Manex Beristainek gela borobilean.
Irura Bizi taldeak, datorren ostegunerako Manex Beristainek argitaratu berri duen ipuinaren aurkezpena antolatu du. Haur eta helduentzat den arren, haurrak gurasoekin agertzea komeni dela adierazi da.
Benetako gertaeran oinarritutako ipuina da “Azken galdera amari”. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordin bezain samurra. Ipuina 5 urtetik gorako haurrentzako da eta heriotza eta doluaren inguruan kontzientzia-lanketa egitea du helburu; eta, bide batez, berauek lantzeko baliabideak eskaintzea. Bizitza bera bezala, geruzarik gabe agertzen dira ipuinean, heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako kontzeptuak.