Skip to main content

Arikala, lagunarteko euskara sustatzeko egitasmoa

Submitted by lalonso on Al, 01/15/2024 - 14:20

Baina, nola da posible sekula baino jende gehiago euskara jakin eta erabiltzen ez duena izatea?
2022.ikasturtean Irurako Ikastolan ARIKALA egitasmoan parte hartzeko gonbitea jaso genuen Hizkuntz Proiektua Taldean. 

 

 

Xabier Amurizaren hitzak dituen Euskal Herrian Euskaraz kantuak dioen gisan:

 

“Euskara da euskaldun

egiten gaituena”

 

Baina, nola da posible sekula baino jende gehiago euskara jakin eta erabiltzen ez duena izatea? Erabileran eragin nahi izatekotan, lagunarteko hizkeran aritzeko baliabide linguistikoz hornitu behar dugula argi dugu. Pozteko, haserretzeko, harritzeko... euskarazko esamoldeak erakargarriak eta erabilgarriak direla sentitu behar dugu. Honela bakarrik lortuko baitugu euskararekiko atxikimendua sentitzea, eta ondorioz, erabiltzea!

 

2022.ikasturtean Irurako Ikastolan ARIKALA egitasmoan parte hartzeko gonbitea jaso genuen Hizkuntz Proiektua Taldean. 

Egitasmo honen helburu nagusia, lagun artean erabiltzen dugun euskara indartzea lizateke, horretarako baliabideak eskainiz. Euskaltzaindia, Ikastolen elkartea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko elkarlanetik sortu da egitasmo hau.

 

Proeiktu polita eta interesgarria zela ikusirik bertan parte hartzea erabaki genuen. 2022-2023.ikasturtean Lehen Hezkuntzako 4.mailan jarri genuen martxan eta aurten bigarren ikasturteari ekin diogu, eta gogoz eta ilusioz gaude!



 

Esperientzia pilotua Euskal Herriko hamar ikastolatan abiarazi genuen eta bertan probintzia desberdinetako ikastolok parte hartzen dugu. 

 

Hemen egitasmo honetan parte hartzen dugun Euskal Herriko ikastolon mapa:


Aurten gainera, elkar ezagutu eta egun eder bat pasatzeko asmoz, Altsasun elkartuko gara ikastola guztiak, martxoaren 4 eta 5ean.

 

BIDEOA