Skip to main content

Santa Ageda bezpera

Submitted by lalonso on Al, 02/05/2024 - 09:33

Atzo igandea, Irurako Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak herriko kaleetan euskal ohitura diren koplak abestera irten ginen.

Goizean, herriko baserri eta kaleetan ibili ginen, Irurako okindegian mokadutxo bat jan eta jarraian Anoetako Herri Ikastolako DBH-ko ikasleekin elkartu ginen labaderoko plazan, ibilbidearen azken zatia elkarrekin eginez. 

Eskerrik asko gurekin batera abestera atera zineten guztioi eta baita balkoietara irten zinatenei ere.

Hainbat argazki atera genituen eta hemen dituzue ikusgai.