Astelehen honetan, otsailaren 26an, ikastolek heldu den ekainaren 22an ospatuko den VII. Batzarraren prozesua aurkeztu zuten. Batzarrean, hurrengo zortzi-hamar urteetan ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira.
Euskararen biziberritzerako eta hezkuntzaren eraldaketarako Ikastolen ekarpena ezinbestekoa dela uste dugu. Izan ere, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan hedatuta eta egonkortuta dagoen hezkuntza sare bakarra da Ikastolen elkartea, murgiltze eredua oinarri duena eta berrikuntza pedagogikoan aitzindari dena.
Ondorengo urteotan Ikastolok euskal jendarteari egingo diogun ekarpena zehaztera goaz, beraz, eredu propioa ardatz.
- Herrigintza
- Euskara eta euskal kultura
- Gobernantza demokratikoa eta autoeraketa
- Berrikuntza pedagogikoa
- Pertsonak erdigunean
- Euskal Herriko zazpi lurraldeetan
Iruñean eta ekainaren 22an ezarrita dago hitzordua. Ikastolen Elkartean batzen garen 114 ikastolok Zazpigarren Batzarra egingo dugu egun horretan, hurrengo zortzi-hamar urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko ordua dugu. Oinarrizko proposamen bat osatu dute eta orain, ikastolek aztertu eta euren proposamenekin hobetuko da. Hastear da prozesua.