Skip to main content

Damian Munteanu ikasle ohia matematika olinpiadetan saritua

Damian Munteanu ikasle ohia, Eduardo Chillida Matematika Olinpiadek 20. edizioan laugarren saritua izan da. 

Zorionak!!

damian

Eduardo Chillida Matematika Olinpiaden 20. edizioan laugarren saritua izan da Orixe institutuko DBH 2ko Damian Munteanu ikaslea. Matematika Olinpiada bi fasetan garatu da. Proba honetako lehen fasean, 1.800 ikaslek hartu zuten parte. Bigarren fasera aldiz 170 ikasle pasa ziren. Azken fase horretan puntuaziorik onenak lortu dituzten 12 ikasleek jaso dituzte sariak.

Lehenengo lau sarituek, diploma egiaztagiriarekin batera, uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko bi asteko ikastaro bat egiteko beka jaso dute.

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.