Atzo arratsaldean, herriko kaleetan zehar, euskal ohiturak jarraituz, kantuan ibili ginen ikastolako ikasle, irakasle eta bertaratu ziren gurasoak.
Ohitura den moduan, Santa Ageda bezpera arratsaldean, makilak eskuan hartu eta Irurako kaleetan zehar koplak abestu genituen atzo. Primerako eguraldia izan genuenez, lasai eta gustora egin ahal izan genuen ibilbidea. Ondoren, Anoetako DBH-ko ikasle eta irakasleekin elkartu ginen ibilbideari amaiera elkarrekin emateko.
Okindegian koplak abestu ostean, txokolatezko ogitartekoak oparitu zizkiguten. Oso goxoa egoteaz gain, indarrak hartzeko primerakoa izan zen.