Larunbatean, martxoaren 8an, Nazioarteko Emakume Langileen Eguna izan zen. Aurreko egunetan, Irurako Ikastolak udalarekin elkarlanean egunari begirako lan ezberdinak prestatu zituen.
HHkoek murala osatu zuten, LH1-2koek kartelak prestatu zituzten, LH3koek ipuin grabaketa eta LH4koek herriko emakume diren zinegotziei elkarrizketa egin zioten.
LH5 eta LH6koek aldiz, bertsoak prestatu zituzten.
Guzti hauek herrian jarri diren karteletan ikus daitezke QR-en bitartez.
Bestetik, egunean, ohitura den moduan zapi morea jartzeaz gain, leihoetan ikasleek prestatutako apaingarriak jarri ziren eta denok morez jaztearen gonbidapena bidali zen.