Skip to main content

Arikala jaialdia 2025

Gaur goizean, arikala proiektuari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikasle guztioak jolasen jaialdian ibili gara.

ari1

LH6ko ikasleek bost txokoetan banatutako jolasak prestatu dituzte. Bakoitzean euskal esamolde berriak ikasi ditugu jolas berrietan baliogarriak izan zaizkigunak.

Goiza, denak elkarrekin ibiltzeko balio izan digu eta LH-ko talde kohesioan oso lagungarria izan da.

Ikasle zaharrenek ardura handia izan dute eta eskatutakoa ondo betetzen arduratsuak izan dira.

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.