Skip to main content

Ikastolaren eguneko egitaraua

Submitted by lalonso on

Gertu dugu egun handia. Larunbatean, maiatzaren 17an izango da Irurako Ikastolaren eguna. Festa giroan ospatuko dugun eguna. Ekintza ezberdinez osatu da egitaraua aurten ere.

Goizean mendi ibilaldiarekin emango diogu hasiera egunari. Ondoren euskaraldiko LIP-DUBa egingo da ikastolan herriko eragileekin batera. 

Bazkari ederra izango da eta ondoren bertsoez gain bingoa musikatua antolatu da. Bazkariko txartelen salmenta idazkaritzatik bideratu da eta orain antolaketarako lagungarria izango den taldekatzeen informazioa jasotzen ari dira.

Arratsalderako, musikaz girotutako tailer ezberdinak egongo dira.

Jendea gustora egotea espero da.