Gaur eman zaio euskaraldiari hasiera. 2025eko ekimen honetan xaxatzaile rolak izango ditugu berrikuntza nagusi. Oraingoan, hasiera ekitaldia Anoetako Herri Ikastolaren eta Irurako Ikastolaren arteko harremanak bateratuz izan da.
Gaur goizean, herri bakoitzeko plazetan bi ikastoletako haurrak nahastuta elkartu dira euskaraldiari hasiera emateko. Irurako LH2, LH4 eta LH6 Anoetako plazara gerturatu da bertan dantza eginez hasiera emateko.
Hurrengo 11 egunetan, gure haur eta gazteak rol berriaren arduradun izango dira: xaxatzaileak. Beraiei egokitu zaie helduak euskaraz aritzea animatzeko lana.
Denon artean euskara bizirik mantentzen lagunduko dugu.