Larunbatzean ospatu genuen Irurako Ikastolaren eguna. Giro ezin hobean burutu ziren aurreikusita zeuden ekintza guztiak. Euskaraldiko LIP-DUBa ere burutu genuen herriko eragileekin batera.
Goizean goiz, mendi ibilaldiekin hasi ginen. Bi ibilaldi eskaini ziren famili edo taldean erabakitzekoak. Ondoren euskaraldiko LIP-DUBa egin zen ikastolan. Bertara, guraso asko gerturatu ziren, baita gonbidatutako herriko eragile guztiak ere. Apaingarriz osatutako eta oso koloretsu geratu da bideoa.
Jarraian, 2 urteko gelakoen ongi etorria eta LH6koei agurra egin zitzaien. Momentu goxo eta unkigarria izan zen hau, azken egunak ikastolan igaroko dituzten ikasle nahiz familientzat batez ere. Irakasleek, ohitura den bezala, agurra dantzatu zieten.
Bazkal ostean, LH5 eta LH6koen bertso emanaldiaz gozatu genuen eta jarraian LH4koen eskutik bingo musikatua. Ohitura den bezala, bi mariskada eder zozketatzeko tartea ere izan genuen.
Arratsalderako aurreikusta zeuden tailerrak eta DJ-BULL berandu hasi baziren ere, dena primeran atera zen eta haurrak oso ondo pasatu zuten. Aurtengo berrikuntzen aurrean jendeak balorazio positiboa egin du.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu, egun zoragarri hau ondo atera dadin, lagundu duzuen guztioi.
(pixkanaka biltzen ari gara guztiak, zuk ere argazkiak badituzu jarri gurekin harremanetan, eskerrik asko)