Skip to main content

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia dantzan

Gaur eman zaio euskaraldiari hasiera. 2025eko ekimen honetan xaxatzaile rolak izango ditugu berrikuntza nagusi. Oraingoan, hasiera ekitaldia Anoetako Herri Ikastolaren eta Irurako Ikastolaren arteko harremanak bateratuz izan da.

dantza

Gaur goizean, herri bakoitzeko plazetan bi ikastoletako haurrak elkartu dira euskaraldiari hasiera emateko. Irurako LH2, LH4 eta LH6 Anoetako plazara gerturatu dira bertan dantza eginez hasiera emateko ekitaldiari. 

Hurrengo 11 egunetan, gure haur eta gazteak rol berriaren arduradun izango dira: xaxatzaileak. Beraiei egokitu zaie helduak euskaraz aritzea animatzeko lana.

Denon artean euskara bizirik mantentzen lagunduko dugu.

bideoa 

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.