Igandean ospatuko da 2025eko IBILALDIA. Aurten Galdakaon ospatuko da "Magaletik herrire euskera erdire" lelopean. Guztiok parte hartzeko egitaraua diseinatu dute eta bertaratzea animatzen gaituzte.
Eguzkibegi Ikastola izango da aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Urtean zehar hainbat ekintza burutu dituzte eta denda ere zabalik izan dute. Iganderako egitarau txukuna prestatu dute eta bertara gerturatzeko asmoa duenarentzat garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.
Hemen informazio gehiago eskuratzeko beraien web orria.