Larunbatean ospatu genuen Irurako Ikastolaren eguna. Giro ezin hobean burutu ziren aurreikusita zeuden ekintza guztiak. Euskaraldiko LIP-DUBa ere burutu genuen herriko eragileekin batera.
Goizean goiz, mendi ibilaldiekin hasi ginen. Bi ibilaldi eskaini ziren famili edo taldean erabakitzekoak. Ondoren, euskaraldiko LIP-DUBa egin zen Ikastolan. Bertara, guraso asko gerturatu ziren, baita gonbidatutako herriko eragile guztiak ere. Apaingarriz osatuta eta oso koloretsu geratu zen bideoa.
Jarraian, 2 urteko gelakoen ongi etorria eta LH6koei agurra egin zitzaien. Momentu goxo eta hunkigarria izan zen, azken egunak ikastolan igaroko dituzten ikasle nahiz familientzat, batez ere. Irakasleek, ohitura den bezala, agurra dantzatu zuten.
Bazkal ostean, LH5 eta LH6koen bertso emanaldiaz gozatu genuen eta jarraian, LH4koen eskutik bingo musikatua. Ohitura den bezala, bi mariskada eder zozketatzeko tartea ere izan genuen.
Arratsalderako aurreikusta zeuden tailerrak eta DJ-BULL berandu hasi baziren ere, dena primeran atera zen eta haurrak oso ondo pasa zuten. Aurtengo berrikuntzen aurrean jendeak balorazio positiboa egin du.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu, egun zoragarri hau ondo atera zedin, lagundu zenuten guztioi.
(pixkanaka biltzen ari gara guztiak, zuk ere argazkiak badituzu jarri gurekin harremanetan, eskerrik asko)