Aurreko astean, 2 urteko ikasleak Monkey parkera joan ziren ikasturteko amaiera moduan. Anoetako Herri Ikastolako laguntxoekin batera burutu zuten irteera.
Asko gustatzen zaie ekintza hau, salto, korri eta brinko nahikoa egiteko espazio egokia da beraientzat eta. Gainera lagun berriak egiteko aukera bikaina da ere.