Skip to main content

Ikasturteko azken egunean

Submitted by lalonso on

Gaur izan da 24-25 ikasturteko azken eguna. Goiz berotsu honetan hamaiketako berezia eta LH6koen azken agurra ospatuko ditugu.

Goizeko lehen zatian etxetik ekarritako mahai jolasetan ibili gara eta ondoren hamaiketako berezirako prestaketak hasi dira. Hamaiketakoarekin bapo geratu ondoren, LH6koen azken agurraren unea iritsi da. Tutorearen hitz goxoak eta ikastolako langileen bertsoaz gain, argazki bilduma jaso dute.

Ondoren geletan irakasleen agurrak izan dira protagonistak, besarkadak eta musuen unea ere izan da.

Denoi uda ona opa dizuegu, ondo izan eta irailara arte!!