Astelehean eman genion hasiera ikasturte berriari. Lehen egunetan, egokitze fasean izan gara denok, Haur hezkuntzakoak familiarizazio aldian eta Lehen Hezkuntzakoak probentzio saioetako dinamika ezberdinetan.
Urtero bezala lehen bi egunetarako jardun berezia prestatu zen, jolas eta dinamika ezberdinak burutu ziren talde kohesioa kontuan izanik.
Haur Hezkuntzako haurrak familiarizazio aldian izan dira, bakoitzaren denborak errespetatzea eta modu goxoan egokitzea izan da helburua.
2 urteko ikasle berriak, etxekoen babesean ezagutu dute ikastola. Pixkanaka ari dira egokitzen eta ingurua ezagutzen.