Gogoratzen al zarete, aurreko ikasturtean martxan jarri genuen ABESTIEN POSTONTZIA ekimena?
Ekimen hau, musika bizi, sentitu, gozatu eta euskaraz abesten duten talde eta abeslariak ezagutzeko asmotan jarri genuen martxan.
Aurten ere jarraipena eman nahiko genioke. Asteartero, ikastola dantzan jarriko dugu!
ASTEARTERO izango da ekimen honen unea eta betiko moduan, beheko sarreran dagoen postontzian ikasleen abesti proposamena jasoko da.
Abestiak, euskaldunak eta beraien gustukoak izango dira. Sarreran egongo den postontzian sartu behar dituzte asteartea baino lehen.
Ikastola dantzan jarriko dugu!
Animatu parte hartzera!