Skip to main content

Ekolioaren bilketa

Submitted by lalonso on

EKOLIO proiektuaren berri eman nahi dizuegu, olio birziklapena oinarrian duena. EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du.  

Ikastoletan jasotzen dugun erabilitako sukalde-olio litro bakoitzeko 0,30 € KILOMETROAKEN alde izango da.

Erabilitako sukalde olioa jasotzeko ontzia jarriko dugu. Ontzia urriak 6tik 10erako astean egongo da Ikastolan.

Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

“Herriak ematen diguna herriari bueltzatzen diogu” filosofian oinarritzen da EKOLIO, eta herritarrek ematen dioten hondakin bat (erabilitako olioa) errekurtso bilakatu eta bere salmentatik ateratako diruaren portzentai bat proiektu kultural zein sozialetan inbertitzen dute, modu honetara ziklo ekonomiko zein soziala itxiz. Hauxe da beraien proiektu ekosoziokultural berriaren funtsa.

Azken urtetan EKOLIOk KILOMETROAK sustengatu du. Aurten ere, bideari eutsiz, honako hau proposatzen digute:

  • 1000 €ko DOHAINTZA FINKOA
  • IKASTOLETAN JASOTZEN DUGUN ERABILITAKO SUKALDE-OLIO LITRO BAKOITZEKO 0,30 € KILOMETROAKEN ALDE.

 

Horregatik guztiagatik, Irurako Ikastolan ere, erabilitako sukalde olioa jasotzeko ontzia jarriko dugu. Ontzia irailak 6tik 10erako astean egongo da Ikastolan, eta nahi duen guztiak erabilitako sukalde-olioa ekarri ahal izango du Ikastolara. Horrela, kilometroak jaiaren aldeko gure hondar aletxoa eskainiz.