Zoritxarrez, ikasturte honetan ere "Gure haurrak ere badira" ekimenak ekintzak antolatzen jarraitzeko beharra sentitu du.
Argi esaten du, Euskal Hezkuntza komunitateak Palestinan egiten ari direna bere erraietan sentitzen duela eta horregatik hain zuzen ere, ez duela ikusten une hau besoak jaisteko unea denik. Saiakerak biderkatzeko garaia da eta oihukatzen jarraitu Palestinarrek egunero pairatzen dutenaren aurrean.
Zehazki ondorengo ekimen hauek jarri ditu martxan eta guk hauekin bat egiteko gonbita luzatu nahi dizuegu:
ZAPATEN BILKETA:
Ehunka zapata zahar behar dira. Pareak elkarrekin lotuta ekartzea eskatzen da. Ondoren, ume palestinarren aldeko ekimenetan erabiliko dituzte eta urriaren 25ean Bilbora eraman.
Zapatak ekartzeko azken eguna urriaren 18a
URRIAREN 25EAN EKIMEN NAZIONALA BILBON:
Hitzaldiak, ipuin-kontaketa, pailazoen kalejira, manifestazioa eta omenaldia ume palestinarrentzat.
OSTEGUNERO MOBILIZAZIOAK IKASTOLAKO PATIOAN:
Ostegunero 16:30ean, Ikastolako patioan elkartuko gara irakasle, ikasle eta familiak.
KAMISETA SOLIDARIOA:
Ostegunero janzteko deia egiten dute. Salmentatik ateratako diru guztia Palestinara bideratuko da.
Kamiseta eskatu ahal izateko esteka hau erabili ahal izango da.
Ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ikastolak, guztiak elkarrekin, gure haurrak ere badirelako!