Skip to main content

Bi egunetako irteera Lizarrara

Ostegun eta ostiralean, LH4, 5 eta 6ko ikasleak Lizarrako kanpinean izan ziren bi egunetako irteeran.

Oso eguraldi ona izan zutenez, prestatutako ekintzak egiteko aukera izan zuten eta gainera, ondo pasa zuten bertako inguruaz gozatzen.

liza4

Ikasturte hasieran egiten den irteera honetan, adin ezberdinetako ikasleen arteko harremana asko sendotzen da eta beraien arteko nahasketak errazago gertatzen dira. Jendea hobeto ezagutzeko tarte politak izaten dira eta ekintza ezberdinetan elkarrekin denbora gehiago egoteko aukera izaten dute.

Lehen egunean, Santiago bidearen zati bat egin zuten, Lorca-tik Lizarra-ra. Diploma jaso eta aurretik prestatutako ikuskizunak elkarri erakusteko unea iritsi zen. Gauean, diskotekan, dantza eta salto ugari izan zen. Amaitzeko, geletan, par eta sekretutxoak patekatu zituzten lagunen artean.

Bigarren egunean, Lizarrako herria ezagutzeko ginkana prestatu zitzaien eta bertako parkean ere tartetxo bat igaro zuten.

Irteera zoragarria!

 

Azken albisteak

Igandean, urriaren 25ean, 11:00etatik aurrera Irurako plazan izango den EMAKUME ARTISAUEN II.AZOKAN parte hartuko dugu. Gerturatu eta gozatu!

Bertan, beste herri eta lurralde batzuetan garatutako egitasmo eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dira, hausnarketarako eta etorkizunerako inspirazio iturri izatea espero da.

Aurten ere, seaska egutegiak erosteko aukera eskainiko da ikastolatik urriaren 31a bitarte.