Skip to main content

Erleen mundua ezagutzen Iturraran Parketxean

Egun zoragarria pasa dute HH3ko ikasleek Iturraran Parketxean, erleen mundu harrigarria ezagutzen. 

Anoetako Herri Ikastolako laguntxoekin egin zuten irteera ostiralean.

Ikasi, jolastu eta gozatu!!

hh3 erle

Erleak nola bizi diren, nola antolatzen diren eta zergatik diren hain garrantzitsuak gure planetarentzat ikasteko aukera izan dute. Erlauntza bat gertutik behatu dute. Gainera, eztia dastatu, argizariaren usaina sentitu eta kandela bat egiteko aukera ere izan dute.

Erle txikiek  talde-lanean, lan txikien bidez gauza handiak lor daitezkeela erakutsi diete.
Esperientzia honek natura maitatzen, ulertzen eta errespetatzen ikasteko balio izan dute.

Horrela ikastea interesgarriagoa da.

Azken albisteak

Igandean, urriaren 25ean, 11:00etatik aurrera Irurako plazan izango den EMAKUME ARTISAUEN II.AZOKAN parte hartuko dugu. Gerturatu eta gozatu!

Bertan, beste herri eta lurralde batzuetan garatutako egitasmo eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dira, hausnarketarako eta etorkizunerako inspirazio iturri izatea espero da.

Aurten ere, seaska egutegiak erosteko aukera eskainiko da ikastolatik urriaren 31a bitarte.