Skip to main content

Seaskako egutegiak salgai

Submitted by lalonso on

 Aurten ere ahalegin berezia egin nahiko genuke Iparraldeko Ikastolei laguntzeko asmoz, euskara ofiziala  ez den lurraldeotako Ikastolen egoera oso zaila baita.

2026ko egutegiaren orriak, Ziburuko « Kaskarotenea » eta «Piarres Larzabal » ikastoletako ikasleen marrazkiekin apainduak izango dira. 
 

Euskal Herri guzian saltzen ditugun egutegiekin, beraien egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egin diezaiekete. 
Irurako Ikastolak Seaskari eskatu beharreko egutegi kopurua esanguratsua izan dadin, zuen laguntzaren beharra dugu. Egutegi bakoitzak 4€ balio du. Eskaera egiteko inprimakia gurasoei bidali zaie. Norbait interesatua egongo balitz idazkiratzara ere deitu dezake.    

Epea: Urriaren 24a baino lehen