Skip to main content

Amen talde terapeutikoa, Irurako Udalak antolatua

Aurten ere amen talde terapeutikoa aurrera eramateko aukera izango duzue nahi duzuen amek. Tailer hauen bitartez, Irurako emakumeei beren buruarekin konektatzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, euren emozioak aztertzeko eta ongizate fisikoa eta mentala indartzeko.

Izena emateko epea irekita dago azaroaren 10era arte.

 

amak

Emakumeok, askotan autozaintzari uko egiten diogu patriarkatuaren eskakizunen ondorioz, gure premiak alde batera utzita.

Tailer hauek emakumeen ahalduntzea eta autozaintza sustatzeko diseinatuta daude, parte-hartzaileek erantzukizunen eta norberaren zaintzaren artean oreka lortzeko.

Saioek elkartasun-komunitatea sortzea bultzatzen dute, emakumeek esperientziak partekatu eta elkarri lagundu ahal izateko, arau patriarkalei aurre eginez.


 

Izena emateko galdetegia: https://forms.gle/u9ZMwFjbJnifJ1fp7

Informazioa bertan topatuko duzue.

Azken albisteak

Igandean, urriaren 25ean, 11:00etatik aurrera Irurako plazan izango den EMAKUME ARTISAUEN II.AZOKAN parte hartuko dugu. Gerturatu eta gozatu!

Bertan, beste herri eta lurralde batzuetan garatutako egitasmo eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dira, hausnarketarako eta etorkizunerako inspirazio iturri izatea espero da.

Aurten ere, seaska egutegiak erosteko aukera eskainiko da ikastolatik urriaren 31a bitarte.