Eguberrietako ospakizunen harira, Ikastolan baserritar jantziak eta abarkak biltzen ari gara.
Badakigu familia batzuek jada erabiltzen ez dituzuen jantzi edo abarkak izan ditzakezuela. Horrelakorik baduzue, eskertuko genizueke ekartzea, jantzirik ez duten ikasleek ere erabili ditzaten.
Datozen egunetan jasoko ditugu jantziak eta abarkak Ikastolan.
Bi eratako ekarpenak egin ahal izango dira:
- Ikastolari egindako ekarpena, hemen geuk gorde eta behar duenari banatzeko.
- Behar diren momenturako soilik uzteko konpromisoa eta amaieran zuei itzultzekoa.
Ekarpen oro ongi etorria izango da, eta haur guztiek jantzi tradizionalarekin gozatu ahal izango dute Eguberri hauetan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta elkartasunagatik.