Skip to main content

Errigora kanpaina 2025, EZINBESTEKOAK

Ostegun honetan, URRIAREN 23an,  jarriko da martxan Errigoraren udazkeneko kanpaina:

EZINBESTEKOAK EUSKARARENTZAT AGERREAN lelopean.

Azken urteetan bezala, 3 saski egongo dira eskuragarri.

  •  

 

saski

Errigora proiektu herrikoi bat da, Euskal Herri mailako auzolanaren bidez, Nafarroa erdi eta hegoaldeko (Ager zonaldeko) euskalgintza eta ekoizpena sustatzen duena. Helburu nagusi horiek lortzeko urtero bi kanpaina burutzen ditu urtero: udazkenean Euskarari Puzka (saskiak, %25 euskalgintzara) eta udaberrian Eskutik Eskura (zonaldeko produktuak jatorrizko prezioan).

  • Saski beltza = 60€
  • Saski berdea = 65€
  • Saski Gorria = 70€

 

Eskaerak egiteko:  www.errigora.eus

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.