Ostiral honetan, urriaren 31n, Iruran "gau beltza" ospatuko da.
Ikastolan emango zaio hasiera. Mozorroak egiteari eta apaingarriei eskainiko zaie denbora.
Ikastolatik irtetean, herrian jarraituko du festak. Horretarako "Irura Bizi" taldeak programa polita osatu du egun honetarako.
Photocall-a eta gaztain jatearekin emango zaio hasiera arratsaldeko programazioari. Ondoren, goxoki bilketarentzat tartea izango da eta zezen suzkoa aterako da 20:15 aldera. Frontoian, Dantza Bertikalak Geurera ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da eta amaitzean barrikotea plazan.
Gaua pixka bat girotzeko, Aiduru musika taldea ere izango da Ostatun.
Bertara gerturatzea animatzen zaituztegu!