Skip to main content

Abenduaren 3ko egitaraua

Datorren asteazkenean, abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu. Egun hau beti izaten da berezia guretzta eta famili eta komunitatearekin ospatzea ere gustoko dugu. Horregatik egitarau polita prestatu dugu.

 

argitxo

AZAROAREN 28AN, ARRATSALDEAN: Matxalen Mendizabal, ikasle ohia eta Mikel Uzkudun bisitan etorriko dira ikastolara Xarearen inguruan hitz egitera.  

ABENDUAREN 3AN: Argitxoren mezua entzungo dugu goizean-goiz megafoniaz: 

  • L.Hko ikasleekin EMANALDI laburrak egingo ditugu.
  • HHn, ARGITXO margotu, abestia entzun eta ipuinak irakurriko ditugu. L.H 1-2. mailan , ARGITXOREN KRISEILUA ekimenari hasiera emango diogu.

Arratsaldean, 15:30ean plazan elkartuko gara ikasle, irakasle gurasoak eta herritarrak. Bertan, hainbat ekintza burutuko ditugu: 

  • Udaleko ordezkariaren hitzak entzungo ditugu.
  • LHko 6.mailako ikasleek, EUSKARAREN ALDEKO PREGOIA irakurriko dute.
  • L.H 6.mailako ikasleek sorturiko bertsoak abestuko dituzte.
  • ONINTZA ABESBATZArekin batera, euskal abestiak abestuko ditugu.
  • DANTZA EMANALDIA ikasle eta irakasleen eskutik.

Eta, egunari bukaera goxo bat emateko, txokolate beroa bizkotxoekin hartuko dugu!!!

Azken albisteak

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.