Skip to main content

Itxialdia

Asteazkenean, Irurako Ikastolako langileak ere bailaran antolatutako itxialdiekin bat egin genuen. Hezkuntza Sailarekin 2023an sinatutako akordioa ez direla betetzen ari salatu genuen.

itxi
Eusko Jaurlaritzak 2023an LAB sindikatuarekin sinatu zuen akordioan jasotako konpromisoak bete daitezela eskatu zen. Horretarako Tolosaldeako Ikastola guztietako langileak Tolosako Dama Berdean bildu ginen egoerari ikusgarritasuna emateko. Ondoren bakoitzak bere ikastolan itxialdia burutu zuen. Soldaten parekatzean eta lan baldintzen homologazioan Hezkuntza Sailak hartutako konpromisoak bete ditzan aldarrikatu zen. Akordioa bete ezean, mobilizazio gehiago izatea aurreikusten da.

 

 

Azken albisteak

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.