Asteazkenean, Tolosako Titirijai-en izan ginen. Bi emanaldiz gozatzeko aukera izan genuen, "Pintton-pintto" Leidor antzokian eta "La forma de las sombras" Topic-en.
Lehen ikuskizuna euskaraz izan zen eta antzerkia eta txotxongiloak nahasten zituen istorioak. Bigarrena aldiz, hitzik gabekoa izan zen, argia eta itzalen artean sortutako istorio zoragarria izan zen. Ikasleei bi emanaldiak gustatu zitzaizkien, eta eguna lagun artean pasatzeko aitzakia ere izan zen.